Euskal Herriko Unibertsitatea

Logo ehu upv

Campusak

Gasteiz (Arabako campusa), Donostia eta Eibar (Gipuzkoako campusa), Leioa-Erandio, Bilbo, Barakaldo eta Portugalete (Bizkaiko campusa).

Euskal Herriko Unibertsitatea Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoa da. Prestakuntza- eta ikerketa-ikastegi federatzailea eta irekia da, eta hobekuntzaren eta jakintzaren arloetan gizarteari kalitatezko zerbitzua ematea du helburu. Autonomia Erkidegoko ikerketaren % 82,5 bideratzen du.
Aliantzazkoa, lehiakorra, eleanitza eta parte-hartzailea izan gura du, eskaintzen dituen prestakuntzak eta jakintzak Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan eskainiz.

Nazioarteko ikerketara eta programetara atxikitako unibertsitatea da. EHUren sena mundura zabaltzekoa da, arlo akademiko orotarako zeharbideak lantzekoa. Hala, unibertsitateak atzerriko hizkuntzak erabiltzeko plana abiarazi du irakasleentzat.

Unibertsitatearen ikurra (Zientziaren arbola), Eduardo Chillida eskultoreak sortua, “Eman eta zabal zazu” leloari lotzen zaio. Hara hor EHU gidatzen duen hatsarrea: euskal kulturaren sustraiei sendo eutsita, munduari, ideia berriei, zabalik egotea.

Irakaskuntza-esparruak

  • Arteak eta Giza zientziak

Gizartearen eta Kulturaren Antropologia, Arte Ederrak, Filologia (alemana, frantsesa, espainola, ingelesa eta euskara), Filosofia, Historia, Artearen Historia, Itzulpengintza eta Interpretazioa.

  • Osasun- eta Natur zientziak

Biologia, Biokimika, Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Ingurugiroaren Zientzia, Fisika, Geologia, Matematika, Kimika.

  • Materiaren zientziak eta Zientzia zehatzak

Erizaintza, Farmazia, Medikuntza, Nutrizioa eta Dietetika, Odontologia.

  • Gizarte-zientziak eta Zuzenbidea

Enpresen Administrazioa eta Kudeaketa, Finantzak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak, Enpresa-zientziak, Politika- eta Administrazio-zientziak, Ikus-entzunezko Komunikazioa, Zuzenbidea, Ekonomia, Gizarte-hezkuntza, Marketinga, Irakasle-eskola (hezkuntza  berezia, haur-hezkuntza, musika-hezkuntza, lehen-hezkuntza, atzerriko hizkuntza, gorputz-hezkuntza).

  • Ingeniaritza eta Arkitektura

Arkitektura, Arkitektura teknikoa, Ingeniaritza automatikoa eta Industria-elektronika, Ingeniaritza elektronikoa, Ingeniaritza informatikoa, Ingeniaritza industriala, Materialen ingeniaritza, Industria-antolamendurako ingeniaritza, Ingeniaritza kimikoa, Meatze-ingeniaritza teknikoa, Herri-lanetarako ingeniaritza teknikoa, Telekomunikazioen ingeniaritza teknikoa, Informatika eta Kudeaketarako ingeniaritza teknikoa, Informatika-sistemen ingeniaritza teknikoa, Topografia-ingeniaritza teknikoa, Industria-ingeniaritza teknikoa, Itsas makinak, Itsas garraioa, Itsas nabigazioa.

EHU zenbakitan

  • 47.000 ikasle
  • 31 fakultate eta eskola
  • 79 diploma
  • 891 ikasle atzerritar

www.ehu.es



  
Proiektu bat bilatu Sarbidea AEN esparruko goi-ikasketa eta ikerketako elkarkidetzen biltegira Datu-basera sartu
 
Buletina